UEUren jarduera burutzea ezinezkoa litzateke bazkiderik gabe.
Berak dira erakundearen oinarria eta beraien borondatezko lan izugarriari esker atera da aurrera 28 urtez UEUren proiektua.
Bazkide guztiek sail bateko kide izateko eta bertan lan egiteko aukera dute. Era honetan, UEUn aktiboki parte
har dezakete udako ikastaroak antolatzen, gai konkretu baten inguruko jardunaldiak edo topaketak prestatzen, irteerak egiten, etab.
UEUkide izateak abantaila ugari ditu:
- Euskal unibertsitatearen sortzaileetako bat izatea.
- UEUko jarduera guztietan parte hartzeko aukera izatea.
- %15eko beherapena ikastaro eta jardunaldien matrikuletan.
- %30eko beherapena liburu eta argitalpenetan.
- %30eko beherapena Uztaro aldizkariaren harpidetzan.
- %20ko desgrabazioa PFEZan.