|
|
|||||||
|
|
||||||
|
![]() Onura
Publikoko aitormena: E.H.A.A.ko Urriaren 16ko 280/1990 dekretua
UNIBERTSITATEKO IKASMATERIALAKSUSTATZEKO DIRU-POLTSAK:VI. DEIALDIA, 2007sorkuntza lanak nahiz saiakera lanakUdako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deia egiten du.Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke. UEUren sailen arabera: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpen-gintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta metereologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexua-litatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea nahiz gastronomia. Deialdi hau edozein autoreri dago zabalik. Halere, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin: idazle arituen lanari, gazteena gehitu dakion. Hartara, bereziki baloratuko dira bai autore gazteen lan-proiektu indibidualak bai eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.1. POLTSAREN EZAUGARRIAK1.1. Proiektua, lan-jarduerak oro eta lanaren erredakzioa euskaraz burutuko dira. 1.2. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, poltsa esleitzen den egunetik hasita (salbuespenak onar ditzake epaimahaiak, egileek hala espreski eskatuta). 1.3. Poltsa bakoitzaren diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da. 1.4. Lanek argitaratu gabeak izan behar dute. Sorkuntza-lanak zein saiakera-lanak kasuan originalak izan behar dute. 1.5. Sorkuntza-lanen zein saiakera-lanen kasuan, autoreak berak erabakiko du jakintza-arloa, eta titulua nahiz edukiak. 2. ESKATZAILEAK2.1. Poltsak norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dituzte. Bigarren kasu honetan, lanaren zuzendari edo arduradun bat izendatu beharko da eta hori izango da lanaren erantzulea UEUren aurrean. 2.2. Poltsa jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila bereko tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, zuzendariak eta gutxienez taldekideetako erdiek bete beharko dute baldintza hori. 2.3. Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma bidez. Lantaldeen kasuan, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna. 3. ESKABIDEETARAKO ARAUAKInteresatuek Udako Euskal Unibertsitatearen Bilboko bulegoan zein UEUren web-gunean (www.ueu.org) eskuratu ahal izango dute dokumentazio osoa. Epe barruan aurkeztuko dute hori bulego horretan, behar den bezala beteta eta ondorengo agiri hauekin batera: 3.1. Unibertsitate-ikasketetako espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak. 3.2. Curriculum vitae-a, titulazioa eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak. 3.3. Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (10 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren esparrua. Unibertsitateko ikasketekin duen lotura (titulazioa, maila, irakasgaia). Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera. Egilearen edo taldearen aurreko esperientzia. Helburuak. Lan metodologia Materialak eta baliabideak. Lana garatzeko kronograma. Bestelako finantzabideak (baldin eta baleude). 3.4. Eskatzailearen/-en nortasun agiriaren fotokopia bat. 3.5. Harremanetarako eta informaziorako helbidea:
4. DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEAEskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2007ko urriaren 30etik azaroaren 15era arte egongo da zabalik, biak barne. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo oinarri hauetan eskatutako baldintzak ez dituela betetzen ikusiz gero, hamar eguneko epean konpondu edo beharrezko agiriak ekar ditzala eskatuko zaio interesatuari. Hala egingo ez balu eskaeran atzera egin duela ulertuko da. 5. ESLEIPEN PROZEDURAPoltsa hau UEUko Talde Eragileak adjudikatuko du, abenduaren 30a baino lehenago, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren. Erabakia aurkeztu diren guztiei jakinaraziko zaie. 6. POLTSADUNEN BETEBEHARRAK6.1. Poltsaren onarpena adieraztea eta sinatzea, erabakia jakinaraziz 10 eguneko epean. 6.2. Lanaren garapenari buruzko txostena aurkeztea (proiektuaren arabera egindakoa eta egiteko dagoena) poltsaren lehen bost hilabeteak igarotzerakoan. 6.3. Udako Euskal Unibertsitateak izendaturiko gainbegiratzailearekin harremanetan izatea eta, hala eskatuez gero, horren esku jartzea aldioro egindako lanen ohar, zirriborro, aurrerapen zein emaitzak. 6.4. Aurreikusitako planaren edo lantaldearen osaketaren aldaketen berri ematea. Halakorik ezingo da egin Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. 6.5. Lana aurkezteko epearen amaieran, lanaren azken erredakzioa eta proiektuaren azken txostena aurkeztea. 6.6 Azken txostena gutxienez ondoko atal hauekin aurkeztea: Lana egitean izandako gorabeherak. 10 orrialdetako laburpena. Lanaren 10 lerroko laburpena, euskaraz eta ingelesez. 6.7. Lana ondoko ezaugarri hauekin aurkeztea: Paperean tarte bikoitzez mekanografiaturik, koerlatiboki orrialdeztatuta eta koadernaturik. Lanaren hiru ale entregatuko dira. Euskarri informatikoan, Microsoft Word 97 programan edo horrekin bateragarria den formatuan. 150 eta 300 orrialde bitarteko luzerarekin, orrialdeko 30 lerroz eta lerroko 60 karakterez, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten orrialdeen kasuan izan ezik. Testua ez den elementu oro orrialdeetan zehar edo tokirik ez balego lanaren bukaeran, eranskin gisa, txertaturik. Era horretako elementu bakoitzak oinarrian bere azalpena izan beharko du. Edozein kasutan, lanak gutxienez testuko 100 orrialderen baliokidea izan behar du. Eranskinetako orrialdeak ez dira kontuan hartuko puntu honetan eta aurrekoan zehaztutako gutxienekoak betetzeko. 7. ORDAINKETAKOrdainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren: - Kopuru osoaren %33a, poltsa ematen den une berean, aurre-ordainketa moduan. - Gainontzeko %67a, poltsaren bukaeran, lana bukatu eta aurkeztu ondoren. Justifikazio onargarririk edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, lana entregatzeko azken epea beteko balitz, epaimahaiak erabakiko luke emandako arrazoiak nahikoa diren ala ez. Nahiko izango ez balira, poltsaren %8ko murrizketa egin ahal izango da, hilabete bakoitzeko atzerapenagatik. Lana amaituko ez balitz 18 hilabeteko epe luzaezinean eta autoreare/en balizko arrazoiak aztertuta epaimahaiaren oniritzia izan ezean, poltsadunak/ek jasotako diru guztia itzuli beharko dio/te UEUri. Lanak sor ditzakeen gastuak poltsadunaren kontura joango dira. 8. LANEN JABETZALanen jabea Udako Euskal Unibertsitatea da hala lana egin bitartean behin behineko emaitzena nola lana burututakoan behin betiko erredakzioarena. UEUk berarentzat gordetzen du lanak, osoki edo/eta partzialki erreproduzitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunderen baten hitzarmenez, lehentasunez Udako Euskal Unibertsitatearekin, egoki deritzonean. Beti ere, lanaren egilea edo egileak aipatu beharko ditu. Sortutako materiala aurkeztu eta urte biko epean Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu ez badu, egileak edo egileek material hori erabili ahal izango dute egokien iruditzen zaiena egiteko. Kasu honetan, egileak edo egileek jasotako poltsaren aipamena egin beharko dute (poltsaren eta poltsa eman duen erakundearen eta laguntzailearen izenak jarriz) eta UEUri argitaratutako lanaren 20 ale eman beharko dizkiote. 9. EPAIMAHAIA2007ko ekitaldi honetarako, honoko epaimahai hau izendatzen du UEUk:
10. GORABEHERAKUdako Euskal Unibertsitateak izango du betebehar hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak konpontzeko eskumena. Era berean, poltsa indarrik gabe utzi ahal izango du, onuradunak betebehar hauetako eginbeharrekoak betetzeke lagako balituzte.
11. Eskabide orriaEskabide orria eskuratzeko, sakatu hemen |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| :: UEU-ri buruz :: harremanetan jartzeko :: egoitzak :: gunearen mapa :: ©2003 UEU :: eFaber-ek garatuta :: Ohar legala :: | ||
| Bisitari kopurua: | ||
| login |