Ikastaroak :: Bideoa

Bideogintza ikastaroa (Bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko martxoaren 31a

Taldea BETE egin da. Itxaron zerrenda sortu da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

Ikastaroa data hauetan izango da: apirilaren 21ean, 28an eta maiatzaren 5ean (asteazkenak).

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Pentsa orduan bideo batek. Are gehiago egungo munduan, non irudi bidezko komunikazioak hainbesteko garrantzia eta pisua duen.

Bideoak sortzeko baliabideek erabateko iraultza jasan dute azken hamarkadan eta esan liteke gaur egun edonork lor ditzakeela bideoak egiteko beharrezko baliabideak.

Eskura ditugun baliabideak erabiliz (mugikorrak, ordenagailuak eta software libreak) bideoak grabatu eta editatzen ikasiko dugu oinarrizko maila batean, tresna horien erabileran ahalduntzeko. Ondoren bakoitzak bere bideoak sortu eta nork bere beharretarako erabili ahal izan dezan.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Beñat Iturrioz Perez

    Bira Produkzioak” kooperatibako kidea da. Zinema, dokumental eta bideogintzan aritzen da bertan lanean.

Helburuak

  • Bideoak oinarrizko maila batean grabatu eta editatzen ikastea.
  • Mugikorreko kameraren erabileran kontuan hartu beharrekoak jakitea.
  • Edizio-programaren oinarrizko ezagutza bat lortzea.

Edizio-programaren

Edukiak

GRABAZIOA

Bideoa (Android edo iPhone bidez):

  • Mugikorraren kameraren zehaztapenak.
  • Konposizioa: plano motak, angeluak, enkoadraketa.

Soinua:

  • Audio-grabazioa.
  • Mikroak.
  • Espazio desberdinak.

Argia:

  • Argi naturalaren erabilera barnealdean eta kanpoaldean.
  • Foko/flash erabilera.

Ordenagailua (Windows, Linux edo Mac bidez):

  • Ordenagailuaren pantailaren grabazioa (irudia eta audioa).

 

EDIZIOA (Openshot programarekin)

  • Materialen antolaketa (bideoak, audioak, musika, irudiak).
  • Materialen inportazioa.
  • Muntaketa eta mozketak.
  • Testuak, grafikoak eta trantsizioak.
  • Esportazioak eta sarerako formatu desberdinak.

Metodologia

Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak tartekatuko ditugu 3 saioetan zehar, oinarrizko kontzeptuak praktika bidez ikasteko.

Nori zuzendua

Online ikastaroen arduradunei, irakasleei, bestelako eragile eta publiko zabalari zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroan erabiliko den materiala norberak ekarri behar du:

  • Windows, Linux edo Mac sistema operatibodun ordenagailu eramangarria.
  • Android edo iPhone mugikorra.

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2021eko otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348007.

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.