Ikastaroak :: Komunikabideak

Sare sozialen erabilera Euskal Hedabideak taldeko komunikabideetan.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 7a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:00-17:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu

Barne formazio ikastaro hau UEUk emango die Euskal Hedabideak taldeko kideei.

Irakasleak: Idoia Torregarai eta Zihara Enbeita, Kazetaritzan lizentziatuak, UEUren Komunikazio ataleko kideak.

Edukiak

HELBURUA: Sare sozialetarako plangintza komunikatiboa egiten ikastea.

EGITURA (10 ordu)

  • 6 orduko saioa aurrez aurre:  Baionako Udako Ikastaroetan,  uztailak 7.
  • Proiektua (banakako lana)
  • 4 orduko saioa online udazkenean.

 

1. AURREZ AURREKO SAIOA (6 ordu)

09:00-13:30 - Goizeko saioa.

1. Teoria (2 ordu)

A) Sare sozialak. Oinarrizko kontzeptuak.B) Abiapuntua. HEKIMENen txostena.C) Zer da sare sozialetan arrakasta izatea?D) Sare sozialetarako plangintza komunikatiboa egiten.

  • Auditoria. Zer diote gutaz?
  • AMIA
  • Helburuak zehaztu eta horien araberako ekintzen plangintza egin
  • Hartzailea identifikatu eta ezagutu.
  • Sare sozialak aukeratu. Non dago gure publikoa?
  • Sare bakoitzerako eduki plangintza egin. Zer daukagu eskaintzeko? Zeintzuk dira sare horretako arauak edo aukerak?
  • Zer neurtuko dugun zehaztu
  • Monitorizazioa, jarraipena eta horren araberako berrikuspena (tresnak ezberdinak)

2. Praktika (2 ordu)

(13:00-14:30 bazkaltzeko tartea)

 

14:30-17:30 - Arratsaldeko saioa.

15:30-17:30 - Mahai ingurua:

  • Pili Kaltzada (kazetaria, komunikazioan aditua)
  • Galder Gonzalez (Euskarazko Wikipedia)
  • Ekhi Erremundegi (Berriako kazetaria)
  • Jurgi Ekiza (musikaria)

 

2. PROIEKTUAREN JARRAIPENA ONLINE (4 orduko saioa udazkenean)

  • Plangintzak irakasleei bidali gainbegiratzeko (aurrez aurreko saioa amaitu eta astebetera).
  • Hilabetez plangintza martxan izan eta jarraipena egin.
  • Udazkenean, saio bat online, emaitzak partekatzeko.