Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

422 XXI. ko irakasleen profila: konpetentzietan heziz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Curriculuma ezagutu eta baloratu
  • Konpetentzien gaineko formulazio pedagogikoak irekitzen dizkigun bide berriak identifikatu eta hezkuntzak Euskal Herrian jokatu beharreko funtzioaz gogoeta egitea.
  • Konpetentzien gaineko praktikak dakartzan aldaketak identifikatzea eta eguneroko lana gako hauetan garatzen hastea.

Edukiak

Hezkuntzaren desafioak Euskal Herrian: Euskal Curriculumaren oinarriak, garrantzia eta funtzioak. 

  • XXI.m hezkuntzaren desafioak Euskal Herrian.
  • Euskal Curriculumaren oinarri teorikoak.
  • Euskal Curriculumaren xedeak eta formulazio pedagogikoa.
  • Euskal Curriculumaren eratze prozesua.

 Euskal Curriculuma heziguneetan:   

  • Euskal Curriculuma eta eskola komunitatea.
  • Euskal Curriculuma eta ikastetxeko hezkuntza proiektua.
  • Euskal Curriculuma eta ikastetxeko curriculum proiektua.
  • Euskal Curriculuma eta ikasgelako programazioa.

          konpetentzietan barna arakatzen:   

  • Konpetentziak eta euskal hezkuntzaren funtzioa. (zein dimentsiotaz mintzatzen gara?).
  • Konpetentziak.
  • Hastapenak eta bilakaera.
  • Def. ezberdinak.

        Konpetentziak hezkuntzan.     

  • Orain arteko jardueraren oinarriak.
  • Formulazio berriaren justifikazioa.
  • Formulazio berria.
  • Konpetentzien sailkapena.
  • Beste herrialdeen esperientziak.
  • Ebaluazioaren gaineko hausnarketak.

    Konpetentziak eta irakasleak.Konpetentziak eta ikasleak.Konpetentziak eta gurasoakKonpetentziak praktikan.

Metodologia

Gaitasunen garapen prozesuetan oinarrituta. Prozesu hauetako ardatzak parte hartzea, eztabaida eta elkarlana izaten direlarik. Ezagupen iturri ezberdinetatik edaten duena: parte hartzaileen ezagupenetik, teoria eta ikerkuntzetatik, praktika eta esperientziatik eta parte hartzaileen elkarren eraginak ikastaroan bertan sortuko duenetik.Metodologia praktiko – partehartzailea izango da, honetarako dinamika desberdinak erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetaz abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzea.Teoria eta praktika uztartuko dituena. Hezkuntzaren osotasuna elkarrekintza honetan ulertuta.Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia erabiliko duena.Talde dinamika zaindu eta bultzatuko duena: eite nuklear gisa. Partaideen inplikazioa,motibazioa eta lana erabiliko duena. Ikastaroan zehar bide ezberdin erabiliko dira: ahozko aurkezpenak, talde eztabaidak, banakako gogoetak, talde lanak…Praktikara zuzenduta egonen diren azalpena eta jarduerak; horretarako beharrezkoak diren baliabide pedagogikoakerabiliz:ordenagailua,transparentziak,apunteak,liburuak,artikuluak...

Nori zuzendua

Irakasle guztiei orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

Garatu

Babesleak

  • Hezkuntza Saila