Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

104 Ebaluazio hezigarria, euskara eta gaztelania lantzeko baliabideak DBHn

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 10a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko otsailaren 24a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Zer da ebaluatzea? Zer dira konpetentziak?

Ebaluazioak metodologia berrien bidez egindako guztiari zentzua ematen dion tresna da, hau da, metodologiak eta ebaluazioa elkarren eskutik oratuta daude, banatuezinak dira, bestela, jabetze prozesua hankamotz ibiliko litzateke.

Horregatik landu behar dira ebaluatzeko estrategiak, horietan emaitzen arrakasta datzalako, ikasleen gaitasunetan oinarritutako ebaluazioan.

Proiektuaren diseinuak eta proiektua praktikara eramateak ekarriko dituen emaitzak, lotura zuzena izango dute gazteek eskuratuko dituzten konpetentziekin. Zehazki, “Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (Heziberri 2020)”-k barnebiltzen dituen oinarrizko zehar-konpententzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin. Honez gain, genero-ikuspegitik landuko dira gaiak, hezkidetza hezkuntza ipar harturik.

Irakaslea

  • Olatz Zuazo Azpeitia

    Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. EHUko Hizkuntza plangintza delako soziolinguistikaren inguruko masterra. Euskara irakaslea 20 bat urtetan eta Normalizazio aholkulari gisa azken hiru urteak Ezkerraldean, Sestaon, Portugaleten eta Santurtzin, hain zuzen ere. Isei-Iveiko kolaboratzailea. GRAO argitaletxean kolaboratzailea.

Helburuak

  • Ebaluazioak momentu desberdinetako emaitzak ikertzea, hasierako diagnosia, bitartekoa eta bukaerakoa bereiztuz, hobekuntza edo nolabaiteko bilakaera dagoela bermatzeko, hasierako ebaluazioaren garrantzia balioetsiz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioan oinarritzea, ebaluatzeko teknika batzuk zein Boloniatik etorritako gomendioak kontuan hartuz, ikasleen hobekuntza lortzeko Heziberri 2020ko eta ISEIko markoetan.
  • Ebaluazioa tresna formatibotzat hartzea, kalifikatzeko bidea delakoa alde batera utziz, ikaskuntza prozesu transferriagarria izateko.
  • Feedbackaren garrantzia balioestea, ikasleen ekarpenak kontuan hartuz, prozesuan modu aktibo batean sararazteko.
  • Ebaluazioa ikasleen adinera eta hezkuntza mailara egokitzea, feedbakaren bidez, errealitatera moldatzeko.
  • Ebaluazioak euskara erabilera sustatzen laguntzea, ebaluatzeko irizpide berberak erabiliz, hezkuntza komunitate osoa ekosistema lagungarria izateko.
  • Ebaluazioan proba egiteko dagoen denbora kontuan hartzea.
  • Ebaluazio orekatua izatea.
  • Ebaluazioan erabilera-eremu eta ulermen-maila desberdinetakoak izatea.

Edukiak

  • Heziberri 2020ko markoa landu:
    • Konpetentziak
    •  Euskara ardatz - HTI
  • ISEI-IVEIko markoa ikertu.
  • Boloniatiik etorritako hizkuntza ebaluatzeko irizpideak ezagutarazi.
  • Ebaluazioaren funtzioak azpimarratu. Zer ebaluatu? Nola ebaluatu? Zertarako ebaluatu?
  • Ebaluazioaren Tresna zein teknika erabili:
    • Teknikak: Behaketa, neurketa, autoebaluazioa eta koebaluazio
    • Tresnak: Rubrikak, portfolioa, erregistroa 

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. astea: PENTSARAZTEKO JARDUERA eta

HEZIBERRI 2020 - CURRICULUMA ETA KONPETENTZIAK

2. astea:ISEI-IVEI eta BOLONIA

3. astea: ISEI-IVEI eta BOLONIA

4. astea: EBALUATZEKO TRESNAK

5. astea: EBALUATZEKO TEKNIKAK

6. astea:AZKEN EGITASMOA (PROIEKTUA)

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila