Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikopedagogia

Detekzio eta esku-hartze goiztiarra Haur Hezkuntzako lehen zikloan [HHHPB-0032O]

  • Hasiera-data: 2021(e)ko apirilaren 19a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko maiatzaren 26a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Ikastaro hau hezkuntzako lehen etaparako aniztasunari erantzuteko estrategiak ematean datza. Umea bakarra eta errepikaezina dela kontutan izanda, garapenean egon daitezkeen alerta-seinaleak ezagutuko dira. Beraz, Arreta Goiztiarraren garrantzia ulertuko da eman behar diren urratsak barneratzeko, beti ere familiarekin eta komunitateko beste kideekin kolaborazioa argi izanda.

Era berean, haurreskolako profesional modura ebaluazioa eta behaketaren garrantzia azpimarratuko dira. Beraz, funtsean, ikuspegi inklusibo batetik esku-hartze goiztiarra sustatu nahian, ebidentzian oinarritutako praktikak azpimarratuko dira.

Irakasleak

  • Leire Darretxe Urrutxi

    Pedagogian Doktorea, Pedagogoa, Hezkuntza Bereziko Masterra eta Haur Hezkuntzako Diplomatura. Irakaslea UPV/EHU.

  • Zuriñe Gaintza Jauregia

    Magisteritza diplomatua. Psikopedagogian Lizentziatua. Pedagogian doktorea. Irakaslea UPV/EHU.

Helburuak

Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

1. Garapenean sor daitezkeen seinaleak identifikatzea.

2. Arreta Goiztiarraren garrantzia ulertzea.

3. Ebaluazioa eta behaketa egiteko garrantziaz jabetzea.

4. Ikuspegi inklusibo batetik esku-hartze goiztiarra sustatzea, ebidentzian oinarritutako praktikak azpimarratuz.

Edukiak

0. Sarrera: Aniztasuna modu zabalean, esku-hartze inklusibo baterantz lehen zikloan

◦ Eskubide kontua da

◦ Ekitatearekin lotuta

1. 0-3 urteko umeen garapen normatiboa (motorea, kognitiboa, hizkuntzakoa, sozial-afektiboa) eta alerta-seinaleak

2. Arreta Goiztiarra

◦ Kontzeptualizazioa

◦ Helburuak eta oinarriak

◦ Haurreskolaren garrantzia

3. Ebaluazioa eta behaketa

◦ Ebaluaziorako plangintza

◦ Behaketa: Eskalak, testuinguru naturalak

4. Abiapuntu inklusiboa esku-hartzerakoan

◦ Ebidentzian oinarritutako praktikak

◦ Haurreskolaren egunerokotasunean:

▪ Familiarekin koordinazioa

▪ Partekatutako erantzukizuna

▪ Oztopoen identifikazioa eta deuseztapena

▪ Baliabide materialak eta pertsonalak

◦ Denbora eta ekintzen planifikazioa

5. Hezkuntza Premia Bereziak: adibide batzuk

◦ Autismoaren Espektru nahastea

◦ Down Sindromea

◦ Ikusteko desgaitasuna

◦ Entzuteko desgaitasuna

◦ Gaixotasun Arraroak

◦ Mugitzeko desgaitasunak

◦ Gaitasun Handiak dituzten umeak

◦ ...

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.