Udako Ikastaroak :: Filosofia, Historia, Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Literatura, Politika

Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 7a

Goiz eta arratsaldeko Jardunaldia, Krutwigen jaiotzaren mendeurrena betetzen denean.

Omenaldi eta berrirakurketa moduan diseinatua, urtean zehar burutuko diren beste jarduera batzuekin lotuta.

Helburuak

Krutwig ezagutzen dutenei, ideia eta material berriak ezagutzera ematea.

Ezagutzen ez dutenei, batez ere belaunaldi gazteengana iristea, bere kultur ondare erraldoia transmititzeko.

Edukiak

Hizkuntza, literatura, itzulpengintza:

  • Manu Erzilla (idazlea eta Jakintza-Baithako kidea)
  • Karlos del Olmo (itzultzailea eta EIZIEko kidea)

Helenismo klasikoa, filosofia, pentsamendua:

  • Georgios Karakasis (filosofian doktorea)
  • Xabier Renteria (ekonomian doktorea, EHU)

Sophopolis: arkitektura eta teknologia:

  • Oskar Arantzabal (UEUko ekonomia saila)
  • Joseba Arruabarrena (ingeniaria, MU)

Historia, politika:

  • Urko Aiartza (abokatua, Telesforo Monzon laborategia)
  • Aitzol Altuna (ekonomialaria eta historia idazlea)

Metodologia

Ordubete gai multzoka. Hizlari bakoitzak hogei minutuko aurkezpena egingo du bakarka eta azken hogei minutuak mahai-ingurua hizlari eta entzuleen artean.

Bosgarren eta azken ordua, interesen arabera, mahai-inguru orokor batekin itxiko genuke.

Nori zuzendua

Ezagutzen dutenei sakontzeko, ezagutzen ez dutenei interesa pizteko.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.