Udako Ikastaroak :: Internet

Facebooken aplikazioak nola sortu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 4a

Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Facebook 500 miloi erabiltzaile dituen gizarte sarea da. Gero eta gehiago, toki guztietan entzuten dugu sare honi buruz, eta ez Interneten bakarrik, baita telebista, irrati eta egunkarietan ere. Honetaz konturatuta, enpresa gehienak gizarte sare honetan presentzia izan nahi dute, eta Facebook-ek ate bat zabaldu die.

Beste alde batetik, Facebookek, garatzaileengan pentsatuta, API bat zabaldu du. Garatzaileak, Facebook-en sistema barruan aplikazioak garatu dezakete, eta Facebookek horri esker, bere funtzioak handitu egiten ditu.

Ikastaro honetan, Facebook aplikazio bat garatzen ikasiko dugu.

Irakaslea

  • Igor Ormaetxebarria Cantera

    (@txurdi) Ingeniari Informatikoa, SocSoft (@SocSoft) enpresaren sortzailea.

Helburuak

  • Facebook ezagutu, taldea/orrialdea/erabiltzailea... ondo ezberdindu.
  • Facebooken API-a ezagutu, aplikazioak garatzen ikasteko.
  • Facebook aplikazio bat garatu.

Edukiak

  • Sarrera: Gizarte Sareak.
  • Zer da Facebook eta bere zatiak.
  • Zer da aplikazio bat Facebooken.
  • Facebook API-ak nola funtzionatzen duen.
  • "Kaixo mundua" aplikazioaren garapena.
  • Orrialdeetan Aplikazioak jartzea.

Metodologia

Praktikoa, binaka edo hirunaka, ariketak garatzea.

Nori zuzendua

Informatikariei, web-programatzaileei, gizarte-sareetan jakin-mina duen edonori.

Ikastaroa ondo jarraitzeko PHP ezagutzea gomendatzen da, eta HTML eta javascript ezagutza minimoak ere.

Egitaraua

2011-07-13
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Facebook

  • Igor Ormaetxebarria Cantera

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)