Udako Ikastaroak :: Teknologia

Zientziaren hezkuntzarako tresna digitalak: Google Earth eta Maps.

  • Hasiera-data: 2012(e)ko ekainaren 29a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko uztailaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Beste. 00:00-00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaroa on-line izango bada ere, aurrez-aurreko saio bi izango ditu, hasieran eta amaieran: hasierako saioa, ekainaren 29an Eibarren eta amaierako saioa irteera baten bidez egingo da, uztailaren 18an.

Ikastaroari 40 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Zientzien irakaskuntzarako IKT tresnak asko ugaritu dira azken urteotan. Ikastaro honetan Googlek sortutako bi erreminta zientzien irakaskuntzarako, batez ere geografiarako, nola erabili landuko dugu, Google Earth eta Google Maps, hain zuzen.

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • Geolokalizazioaren erabilera didaktikoa lantzea.
  • Geolokalizaziorako tresna ezberdinak ezagutzea.
  • Geoerreferentzia aplikazioak ezagutu eta prakikatzea.
  • Jasotako ezagutzekin jarduera didaktikoak planifikatzen ikastea.

Edukiak

  • Geolokalizazio tresna: Google Earth eta Google Maps.
  • Google Earth eta Maps ezagutzen: oinarrizko azalpenak, interfazea, nabigazioa eta tresna ezberdinak.
  • Bilaketak egiteko interfazearen erabilera.
  • Irudi-mota ezberdinak erabiltzen ikasi.
  • Geolokalizazioaren esparruan lanean jarraitzeko erremintak: Kokapen Sistemen gaineko azken orduko berriak, interneteko baliabide eta tresnen erreferentziak...

Ikastaroaren bitartean, Foroetan Kokapen Sistemen gaineko azken orduko berriak eskegiko dira, link interesgarriak aipatuko dira, gaian sakontzeko erremintak eta baliabideak emango dira.

Ikastaroaren amaieran, 'Del.ici.ous' kontu baterako sarrera emango zaie ikasleei, bertan link bilduma interesgarri bat eskuratzeko aukera izango dutelarik.

Ikastaroan sortuko den GoogleMaps kontua irekita mantenduko da ikastaroaren ondoren, bertan erabilitako adibideak eskuragarri izateko.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da irakasleen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran eta amaieran aurrez-aurreko saioak izango ditu. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte hartzea bultzatuko da.

Ikastaroa emateko Moodle (http://moodle.org/) plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da.

Ikastaroaren faseak:

  1. Aurrez aurreko saioa: Ikastaroaren lehenengo saioan plataformaren inguruko argibideak eta ikastaroa beraren funtzionamenduaren inguruko argibideak emango dira. Ikastaroan zehar erabiliko den softwarearen deskarga eta instalazioak burutuko dira, ondoren etorri daitezken honen inguruko arazoak ez dezaten softwarearen erabileraren irakaskuntzan atzerapenik sortu. Ahal bada, komeni da ikasleak bere eramangarria ekartzea.
  2. Zatia on-line izango da. Apunteak moduluka banatuko dira. Moduluetako apunte eta ariketak, erritmoak bateratzeko modulu bakoitzari dagokion astean irekiko dira eta ez aurrerago, ondoren ikastaro bukaera arte egongo dira irekiak.
  3. Aurrez aurreko saioa: Google Earth erabilita proiektu bat burutuko da eta ondoren Google Map erabilita sarean publikatuko da era irekian emaitzak denon esku egon daitezen.
  4. Ikastaroaren zehar on-line atalean foro irekiak egongo dira zalantzak argitzeko. Zalantza horiek 24 orduko epearen barruan argitzeko konpromisoa dago irakasleen partetik.
  5. Irteera bat egingo da: 'GPS eta Goople elkarerlazioa'.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori, baina bereziki irakasleei orokorrean.

Ikastaroa ondo jarraitzeko, internet erabilera gutxieneko ezagutza batzuk behar dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ebaluaziorako irizpideak:

  • Modulu bakoitzak bere ariketak izango ditu, ariketa horietan % 80a, gutxieneko, ondo eta garaiz egin behar da
  • Foroetan bakoitzean, gutxienez, partaidetza bat egitea beharrezkoa da
  • Aurrez-aurreko saioetara joatea ezinbestekoa izango da