Udako Ikastaroak :: Antropologia

Ekintza kulturala baten ebaluaketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 30a

Aurrekoan Berrian Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak esaten zuen : “Haien balorazioa ere kontuan hartu behar dela inpaktua neurtzerakoan. Inplikatu ditugun artista askoren oso balorazio onak jaso ditugu”.

Inpaktua neurtu. Kontzeptua nonnahi agertzen da. Baina inpaktuaren neurketa ez da edonola egiten. Uste dut inpaktua neurtzerakoan antropologoak gero eta gehiago aditu bilakatu direla. Haien ikerketak kualitatiboak baitira. Zertzelada sinbolikoetatik abiatzeko gai baitira. Nire ikastaroan ebaluazioaren nondik norakoak aipatuko ditugu. Ebaluazioa definituz gero, sorkuntzaren ekologia ikertuko dugu.

Irakaslea

Helburuak

Helburua da jakitea ebaluaketa zer den? Zertarako balio duen? Zer eraginak dituen? Nola ikasten den ebaluatzaile bat izateko? Zein diren ebaluaketen mugak? Zeintzuk diren ebaluatzeko metodologiak? Nola zabaltzen den eta/edo hedatzen den ebaluaketen emaitzak? Formakuntzak antolatuz? Liburuak eta artikuluak argitaratuz?

Teoria praktikaz ikasten da. Hiru elementu baliatuz gero sortzen da:  PARTIZIPAZIOA > PRAKTIKA (deskribapena) > INTERPRETAZIOA > TEORIA > PARTIZIPAZIOA

Ikastaroaren helburua galdera honi arrapostu bat ematea da: Jakintza antropologikoa nola partekatzen da?

Ikastaroaren helburua ikertzaile baten ikerketak partekatzea da.

Edukiak

Nola ebaluatzen den ekintza kulturala bat ? Zer ebaluatzen den? Nola ebaluatu? Zer da ebaluazio bat? Zer ekartzen duen? Nork ebaluatzen ahal du? Antropologo baten lana izan daiteke? Ebaluaketari, antropologo batek zer ekartzen ahal dio? Ebaluaketa partizipatiboa... zer den? Balore kulturalak... nola hautatzen diren? Ekintza kulturalak... nola justifikatzen diren? Politika publikoetaz Europak zer esaten digu? Zer da mediazio bat? Nola optimazatzen den ekintza kulturala bat? Nola antolatu eztabaida publiko bat sorkuntza baten eta ebaluazio baten inguruan?

Metodologia

Interakzioa sortuz.

Elea partekatuz.

Ikasleen kooperazioari esker, dialogismoa sakonduz.

Ikerketa pragmatika bat aurkeztuz.

Eztabaidak sortuz.

Modelo alosterikoa aplikatuz.

Nori zuzendua

Edonorengan diseinatua da.

Unibertsitatean daudenentzat baina ez bakarrik.

Kultur elkarteetan parte hartzen dutenentzat pentsatuta dago.

Sorkuntza prozesuak ikertzen dutenentzat diseinatua da.

Zientzia sozialak ikasten dituztenentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.